Details
ISBN/EAN: 978-8-498-68790-3
Format: MP3 (in ZIP-Archiv)
DRM: Nicht vorhanden
DRM: Nicht vorhanden
Weitere Details
Herausgeber:
Klara Alberdania
Klara Alberdania
Auflage:
1. Auflage 2023
1. Auflage 2023
Erschienen am:
24.04.2023
24.04.2023
Umfang:
180 Min., 4 Tracks, 110.57 MB
180 Min., 4 Tracks, 110.57 MB
Weitere Details
arrow_forward_ios
Amez
Hörbuchdownload - Narrazioa, Gelesen von: Klara Mendizabal, Ungekürzt, Ungekürzt
Beschreibung
Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko
Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere, jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez.
Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri begiratzen diote bereziki.
Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak
Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik. Eta helburua lortzen dute, zinez.
Über Goiatz Labandibar
GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ (Oiartzun, 1985). Kazetaritzan lizentziatua da. Lau ipuin-liburu argitaratu ditu: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Igartza Saria); Fotogramak, Joan-etorriak bekarekin Hala bazan klixk!, eta Hori zen dena. Poema bilduma bat ere argitaratu du, Interpretazioa g minorrean, eta Kafe Bar Bilbao antzerki gidoien lehiaketan saritutako Salaketa antzezlana idatzi du.